KATEA BIKE

Gure esperientzia guztia

zu laguntzeko

AURKEZPENA

KATEA BIKE dendak bere ibilbide berria 2017 urte bukaera hasi zuen. Honen ibilbidea atzeragotik dator, Ia bi hamarkada lehenago, 2000 urtean martxan jarri zenetik hain zuzen ere.

KATEA BIKE dendaren kokapen berria, aitzinako dendaren oso hurbil dago. Leku aldatze honek, produktu eta bizikleten eskaintza hobetzea ekarri du eta aldi berean bezeroari eskaintzen zaion atentzio teknikoa hobetzea ere.

KATEA BIKE denda berriak (200m2), sektorearekin bat datorren dekorazio xume eta erakargarria dauka eta gune desberdinak desberdintzen diren espazio irekia da: Bizikleten gunea, produktu eta osagarrien gunea (Txirrindularitzako arropa, kaskoak, botak…) eta harrera gunea.

KATEA BIKE dendaren tailerra, bertara etortzen den guztien agerian dago bezeroari zerbitzu garden eta irekia eskaintzearen alde. KATEA BIKE denda bere hastapenetik, betidanik bere ateak zabal zabalik izan ditu bertara hurbildu diren guztiei.

Itxarotea luzea ez egiteko eta ahalik entretenigarria izateko, KATEA BIKE dendak bi monitore jarri ditu. Hauetan kirol emanaldiak eskainiko dira, baina batez ere txirrindularitzakoak.

Denda zaharra (90m2) Fitness arlora zuzendua dago bereziki. Bertan gailu desberdinen eskaintza zabala dago etxetik atera gabe forman jartzeko.

KATEA BIKE dendak bizikleta zaharrenak gordetzen dituen biltegi bat dauka ere. Txirrindularitza mundura jauzi egin nahi duen edonork, dirutza gastatu gabe, behar duena aurkituko du bertan zalantzarik gabe.

 HISTORIA

KATEA BIKE dendaren ibilbidea txirrindularitza munduan 2000 urtean hasi zen, diru gutxirekin baina ilusioz gainezka. Honen aurrean hastapenetik Joxemi dago, negozioaren buru eta arima.

Denda zaharrean egondako urteetan, lan eta adore aunitzekin, KATEA BIKE denda Baztan Bidasoa eskualdean erreferentea izatea lortu du bizikleta salmenta eta konponketan. Honen ondorioz urte guzti hauetan eskainitako produktu eta zerbitzuekin asebetetako bezero zerrenda luzea  osatzea lortu du, KATEA BIKE dendaren filosofiarekin bat datozenak.

Urte guztia hauetan, denda eta zerbitzua bezala, KATEA BIKE dendaren irudi publikoa aldatuz joan da. Hasiera batean bere logoa bizikleta kate batez eta gurpil batez osatuta zegoen. Gaur egungo logoa berriz, katea eta gurpila mantentzen ditu dendaren ikurrak bezala baino diseinu eguneratu batekin, bere ibilbidean zehar erabili dituen kolore berdinak,beltza eta gorria, mantenduz.

LANGILEAK

Nagusia: Jose Miguel Irigoyen Garcia

Joxemi dendaren arima da. Izaera alai eta adeitsukoa, ez zaitu axolagabe utziko KATEA BIKE dendara hurbiltzen zarenean. Bizikleta edo edozein produktu erosterakoan utzi zaitez aholkatzen, ziur ez zaituela huts egiten. Aprobetxatu zaitez bere esperientzi zabalaz nahi duzun bizikleta lortzeko.

Langileak: Gaur egun KATEA BIKE dendak sektorean esperientzi zabala daukan langile bakar bat dauka. Honek, profesionaltasun handiz, bertzeen artean bizikleta konponketa eta muntaketa lanak egiten ditu.

Aipatutakoaz aparte, KATEA BIKE denda enpresa familiar ttiki bat da eta urtean zehar beharren arabera, nagusiaren etxekoak esku bat botatzera etortzen dira dendara.