Laguntzak

KATEA BIKEN DENA EZ DA SALDUETA EROSTEA!

KATEA BIKE dendak kirol eta gizarte ekintzetan laguntzen du.

KATEA BIKE dendak presentzia izan du beti Baztan Bidasoa eskualdean eta inguruan bai txirrindularitza munduan edo bertze diziplinetan antolatzen diren kirol ekitaldi ugarietan. Aldi berean, ahal duen heinean, ekimen solidario desberdinetan parte hartzen du ere.
Kasu batzuetan kirol ekitaldiak antolatzen laguntzen du (Ad: Berako BTT itzulia), bertze batzuetan bizikletak eta kirol materiala emanez eta kasu batzuetan ere bi moduetan, hau da, materiala eskaintzen eta antolakuntzan laguntzen.

 KATEA BIKEK BETI KOLABORATZEN DU!

Jarraian KATEA BIKE dendak laguntzen duen ekitaldiak eta egiten dituen ekarpenak:

Txirrindularitza/BTT itzuliak:
  • Berako BTT itzulia – 2 bizikleta, osagaiak eta osagarriak. Itzuliaren antolakuntza.
  • Lesakako BTT itzulia – Bizikleta 1, osagaiak eta osagarriak.
  • Iskibi BTT (Goizueta) – Osagarriak.
  • Leitzulia BTT – Osagarriak.
  • Sara BTT – Laguntza ekonomikoa.
  • Sunbilla erlojupeko igoera –  Bizikleta 1 eta osagarriak.
Bertzelako kirol ekitaldiak:
  • Berako Mendiko maratoi erdia – Osagarriak eta antolakuntza.
  • Bertako Rally-ak (Lesaka, Ibardingo igoera) – Laguntza ekonomikoa.
  • Mendi itzuliak (Bera) – Laguntza ekonomikoa.
  • “Tren Txikito” oinezko lasterketa – Laguntza ekonomikoa

 

 Ekimen solidarioak:
  • Saharaztan: Saharako haurrak Baztanen hartzeko ekimen solidarioa. Bizikleta 1.
  • Nafarroa Oinez (Lesaka):  Bizikleta 1 eta osagarriak. Trialsin emanaldiaren antolakuntza.

 

LAGUNTZEKO PREST

Txirrindularitza munduko ekitaldi bat antolatzekotan bazaude, jarri zaitez gurekin harremanetan eta lagunduko zaitugu.

Jarri harremanetan
Berako BTT itzulia
Lesakako BTT itzulia
Iskibi BTT itzulia
Leitzulia BTT itzulia
Sarako BTT itzulia
Sunbillako erlojupeko igoera
Berako mendi maratoi erdia
Ibardingo igoera
Berako mendi itzulia
“Tren Txikito” oinezko lasterketa
Saharaztan
Nafarroa oinez – Trialsin

KATEA BIKE DENDAK BIDASOAKO PEDALAK ENPRESAREKIN KOLABORATZEN DU

Bidasoako Pedalak, Nafarroa Iparraldean, Gipuzkoan eta Lapurdin egiteko bizikletazko ibilbideak eskaintzen dituen enpresa bat da. Ibilbide hauek norberak bere bizikletekin egin ditzake edo bestela bat alokatu. Hemen KATEA BIKE agertzen da.

KATEA BIKE dendak Bidasoako Pedalak enpresari MTB elektrikoak utziaz laguntzen du, nahi duenak ibilbideak modu lasai eta erosoagoan egin ahal izateko. Aukera honek maila desberdinetako jendea taldean joateko aukera ematen du eta aldi berean bizikletaz gozatzekoa.

ESKAINTZA: Bidasoako Pedalako erabiltzaileak, %5ko deskontua dute osagarri eta arropetan. Entregatze lehentasuna ere konponketak egin ezkero.

Scott e-Genius 27,5plus (Modelo gehiago baditugu)

KATEA BIKE DENDAK GAZTEEI LAGUNTZEN

Bere ibilbidean zehar KATEA BIKE dendak BTT modalitate desberdinetan nabarmendu diren zonaldeko gazteei laguntza eman die, nagusiki jaitsierak eta rally modalitatean ibilitakoei. Hauen artean jada gure artean ez den Xabier Telletxeari jaitsieretan (Espainiako Master 30 Txapelduna), Javi Sein (Zenbait aldiz Nafarroako txapeldun ) eta Aitor Begino (Kadete mailako Open Euskadi Spiuk garailea) rally modalitatean. Gaur egun hauetako inork ez du lotura mantentzen KATE BIKE dendarekin.

Bere filosofiari jarraituz, KATEA BIKE dendak Baztan Bidasoa eskualdeko gazteei laguntza ematen jarraituko du beraien ametsak eta jomugak betetzeko aukera izan dezaten.

KATEA BIKE – LESAKAKO UDAL KIROLDEGIA

KATEA BIKE dendak Lesakako Udal Kiroldegiarekin kolaboratzen du bertan eskaintzen den bizikleten alokairuan zerbitzuan modalitate desberdinetako bizikletak utziaz. Bertatik familian edo lagun artean esfortzu handirik egin gabe Bidasoa bide berdean ibiltzeko ibilaldiak eskaintzen dituzte.

URTE ZAHARREKO ELKARRETARATZEA

2016an lehen aldiz, urteko azken egunean, elkarretaratzea antolatu zuen KATEA BIKE dendak bere bezeroentzako. Ekitaldia Bera inguruan egindako BTT ateraldi batean oinarritu zen eta ondotik gosari bat ospatu zuten parte hartzaileak. Giroa ezin hobea izan zen eta honek KATE BIKE eta bere bezero leialen arteko erlazioa hobetu eta errotzeko balio izan zuen eta aldi berean bezeroen arteko harremanak ere. Modu honetan ere bezeroek etorkizunean taldeko bizikleta ateraldiak antolatzeko jende berria ezagutzen dute.

Ekitaldia urtero errepikatuko da. Adi egon deialdiari!

Denak gonbidatuak zaudete!