Katea Bikerrak

KATEA BIKE – BIKERRAK

Aitor Begino (XCO)                Ion Areitio (Trialsin)

KATEA BIKE ETA AITOR BEGINO ELKARREKIN JARRAITZEN DUTE

Aitorren 2019 denboraldia arrakastatsua izan zen. Honen adierazgarri Argedasen ospatutako Espainiko XCO txapelketa parte hartu izana Nafarroako selekzioarekin. Harrezkero Igantziko bikerra eta KATEA BIKE dendaren arteko erlazioa indartu egin da.

2019 denboraldian izandako garapena ikusita, bere kirol aspirazioak handitu egin dira eta tendentzia hau aldatu ez dadin eta ahal bada hobetu dadin, KATEA BIKE-k eskuragarri jarriko dizkio 2020 denboraldirako bi SCOTT bizikleta, Scale 900RC eta Spark RC bana. Hauekin Euskal Herriko XCO lasterketa desberdinetan lehiatuko da. Hauetan Aitorrek, KATEA BIKE-eko arropak jantziko ditu. Aldi berean behar duen laguntza tekniko guztia, KATEA BIKE dendak eskainiko dio.

Denboraldi berri honi KATEA BIKE-ek ilusio eta esperantza handiekin aurre eginen dio, Aitorrek biker bezala duen gaitasuna, ttikia ez dena, garatzeko aukera izateko inongo ez beharrik gabe eta arrakasta lortzeko.

GOAZEN AITOR!


KATEA BIKE ETA ION AREITIOK INDARRAK BATU DITUZTE

2020 denboraldian, KATEA BIKE dendak nazioarteko TrialSin txapelduna den Ion Areitio  (Hondarribia, Gipuzkoa) lagunduko du. 2020 denboradlian, Ionek ilusio handiak ditu eta honen prestaketan laguntzeko, KATEA BIKE  dendak  BH ULTIMATE  bat utziko dio. Aldi berean BTT entrenamenduetan dendako ekipazioa erabiliko du eta parte hartzen dituen ekitaldietan, bai nazional eta baita nazioarte mailan, bere konpetizioko arropetan Katea bIken logoan eramenen du.

KATEA BIKE dendan ilusioz beteta gaude abentura berri honetan hasteko eta espero dugu Ionek kirol arrakasta gehiago edukitzeko lagungarriak izatea.

Ion gehiago ezagutu nahi baduzue, ikusi bere sare sozialak: